Ostiralean estreinatuko da ‘Erresuma, Kindom, Reino’ Arriaga antzokian

Arriaga Antzokian ostiralean estreinatuko da Erresuma/Kingdom/Reino antzerki-ekoizpen berria. Calixto Bieitok zuzendutako proiektu  honek bi muntaia ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Lehenik, euskarazko bertsioa estreinatuko da, Bernardo Atxagak egokitu duena, Larrakoetxearen testu batzuetatik abiatuta. Ostiral honetan estreinatuko da, otsailaren 11n, 19:00etan. Emanaldi bana egongo da ere larunbatean, hilaren 12an, eta igandean, hilaren 13an, ordu berean. Antzezlanari dagokionez, “familien arteko gerra zibil antzeko bat” dela aurreratu du aurkezpenean, eta nabarmendu du Shakespearek berezko dituen ezaugarriak biltzen dituela, hala nola ziurgabetasuna, zentzugabekeria, tentsioa, kontrastea edota intentsitatea. “Ume baten ametsa bezalakoa da, guztion barruan daramagun umearen aldarrikapen erromantikoa”, esan du. Honako hauek osatzen dute aktoreen zerrenda: José María Pou, Joseba Apaolaza, Lucía Astigarraga, Ylenia Baglietto, Ainhoa Etxebarria, Miren Gaztañaga, Iñaki Maruri, Koldo Olabarri, Lander Otaola, Eneko Sagardoy eta Mitxel Santamarina.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZINEMA: Amama filma aztergai Ane Urkiolarekin

al. Ots 7 , 2022
Amama 2015ean Asier Altunak zuzendutako euskal filma da, eta gaurko zinema tartean Ane Urkiolak aztertu du. 2015eko Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean parte hartu zuen eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen. Bi munduren arteko talka erakusten digu, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak. Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria […]

Honekin lotuak