Gaur zabaldu da Aste Nagusia 40 urte deituriko erakusketa euskal museoan. Museoko bigarren solairuan kokatu dute erakusketa eta Iraila bitarte izango da ikusgai. Aste Nagusiaren historia agertzen da irudien bidez, jaien berrogei urteetako ikurrak eta garrantzizko uneak gogoratzeko eta ezagutzeko aukera ematen du erakusketak, antolatzaileen hitzetan. Erakusketaren hasieran jaietako kartelak […]