Gaur zabaldu da Aste Nagusia 40 urte deituriko erakusketa euskal museoan. Museoko bigarren solairuan kokatu dute erakusketa eta Iraila bitarte izango da ikusgai. Aste Nagusiaren historia agertzen da irudien bidez, jaien berrogei urteetako ikurrak eta garrantzizko uneak gogoratzeko eta ezagutzeko aukera ematen du erakusketak, antolatzaileen hitzetan. Erakusketaren hasieran jaietako kartelak ikus ditzakegu, 42 orotara, izan ere urte batean bi kartel izan ziren, bata udalarena eta bestea alternatiboa jaietako zinegotziak adierazi bezala. Panel ezberdinetan Jai esparruen eta txosnen bilakaera, txupineraren eta pregoilariaren irudia, lehiaketa gastronomikoak, kontzertuak, antzerkia, zirkua…sokamuturra, zezensuzkoa, goitibeherak… ikus daitezke eta bilbotarren buruetatik ezin ezabatuzkoak diren oroipenak, 1983ko uriolak, esaterako. Bilboko konpartsak ez dute bat egin erakusketarekin eta trabak salatu dituzte. Aste Nagusiaren 40 urteak bildu behar zituen erakusketa “deskafeinatuta” geratu dela kritika eta ez dutela “bere sentitzen” adierazi dute.
Deskargatu hemen.