Eusko Legebiltzarrak bigarren saiakera bat egingo du amiantoaren biktimentzat konpentsazio funts bat sortzeko. Lau urteko lanaren ondoren, ganberak aho batez onartu zuen lege proposamen bat joan den maiatzean, eta, funtsa Espainia osorako eratzea egokiena zela iritzita, Kongresuan tramitatzeko eskaera egin zuen. Legebiltzarreko alderdi politiko guztiek bat egin zuten lege dekretua […]