Atxuriko García Rivero eskolako segurtasun arazoek haserrea eta alarma piztu dituzte. Ekainaren 4an, eraikinaren teilatuko harriak berriz erori ziren aurreko patiora, ikasleak sartzeko zain zeudela. Aldamioek ez dute ezbeharra eragotzi. Aurretik ere izan dira antzeko gertaerak, eta Campuzanoko Zentroan, eskolako lanek eraginda, bost gela hartu behar izan dituzte salbuespen gisa. […]