“Emakumea eta kirola” izenburupean mahai-ingurua  izan da,  Maider Unda  borroka libreko kirolaria,  Ane Bergara Athleticeko jokalaria, Oihana Azkorbebeitia mendi-korrikalaria eta Matxalen Zapirain Arkote  Arraun Taldeko arraunlaria izango ditugu. Euren ibilbideaz jardun dute, izan dituzten zailtasunak eta erronken inguruan mintzatu dira. Kirol jarduna eta kirola bizitzeko moduaz berba egin dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180306_emakumeak%20eta%20kirola%20erreportajea.mp3 […]

Astero Ander Cornejo kazetariak  gai bat ekartzen digu Bilbo hiria irratiko uhinetara. Gaurkoan arraun mundura gerturatu gaitu, Asier Hernandez Zierbana Bahias de Bizkaiko arraunlariarekin mintzatuta. 2011an lortu zuen taldeak ACT ligan lehiatzea eta 2014ean maila igoera. Kontxako banderan  seigarren postuan geratu ziren. Arraun munduaz eta aurtengo denboraldiaz mintzatu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171004_ander_cornejo_arrauna.mp3 […]