“Emakumea eta kirola” izenburupean mahai-ingurua izan da, Maider Unda borroka libreko kirolaria, Ane Bergara Athleticeko jokalaria, Oihana Azkorbebeitia mendi-korrikalaria eta Matxalen Zapirain Arkote Arraun Taldeko arraunlaria izango ditugu. Euren ibilbideaz jardun dute, izan dituzten zailtasunak eta erronken inguruan mintzatu dira. Kirol jarduna eta kirola bizitzeko moduaz berba egin dute.
Nerabe musika talde donostiarraren bisita izan dugu. Ruben, Sara eta Iñigo batu zaizkigu. Toki On’ singlea eta diskoa aurkeztera. Diskoa duela urte bete grabatu zuten Andoainen, eta Apirilean argitaratuko dute. Kide guztiak beste musika talde batzuetan aritu dira, estilo desberdinetako taldeetan, eta 2016an jarri zuten martxan Nerabe. Saioaren bigarren partean […]