Egun seinalatua da azaroaren 25a egutegian, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko eguna izanik. Hamaika egitasmo antolatu dituzte Euskal Herriko talde feministek, eta aste guztian zehar egongo dira zereginak Bilboko hainbat txokotan. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eskutik, mobilizazio orokorrak egongo dira hiriburuetan, besteak beste, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. Bilbokoa Jesusen […]

Bizkaian, bi emakume erail dituzte 2017. urtea hasi zenetik, eta urtarriletik irailera bitarte 2.070 eraso zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Bizkaiko Indarkeriaren Behatokiak argitaratu dituen datuen arabera, 2.581 emakumeri eraso zieten Bizkaian 2016an. Beste era batean azalduta, egunero, zazpi andrek jasan zuten indarkeria matxista. 2016an Bizkaian jazotako erasoen %30ª […]

Larunbatean Azaroaren 25eko plazatik zuzeneko saio berezia egingo dugu. 12:00etatik 14:00etara. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren izanik, kalera atera eta hainbat gonbidatuen hitzak jasoko ditugu. Beldur barik programaz jardungo dugu. Abenduaren 2an ospatuko da aurtengo Beldur Barik topaketa, Eibarren. Beldur Barik programak gazteen artean indarkeria sexista gaitzestea eta prebenitzea du helburu […]

Udaleko Berdintasun Sailak ostiralean genero-indarkeriak ama eta seme-alaben arteko harremanean eta loturan duen eragina aztertu du Berreginen Museoan eginiko jardunaldian. Saioa Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak inauguratu du. Ondoren, hauek izan dira hizlariak: Montserrat Plaza i Aleu, doktorea Psikologia Sozialean eta genero-indarkeriak amatasunean duen eraginari […]

Askotan esan ohi da indarkeria patriarkalak milaka aurpegi eta milaka ahots izan ditzakeela atzean eta ezkutuak geratzen den indarkeriaren inguruko hausnarketa egin du Euskal Herriko Bilgune feministak, azaroaren 25aren harira; haurren aurkako indarkeria patriarkala. “Ikusi makusi, zer ikusi” lelopean isilpean gordetako egoera plazara atera dute. Haurren kontrako bortizkeria patriarkalak baditu […]