Gure lorategi imajinarioa abestiz bete dugu aste honetan ere. @ugalddd|ek asteon guretzat aspaldiko abestiak direnak ekarri dizkigu. Abestiak komentatu ditugu, gure bizipenak eta anekdotak elkarbanatu eta, nola ez, txutxumutxu batuk ere kontatu ditugu. Ikastola garaira, etxera eta haurtzarora eraman gaituzte abestiok eta guk behintzat gozatu egin dugu, orain zuen txanda! […]

Udazkenarekin iritsi da Benito Lertxundiren hamaseigarren diskoa Ospakizun gauean, eta lehen aldiz autoprodukziora  jo du. Kantaita Enea Records zigiluarekin batera argitaratu ditu kantu berriak.  10 kantu berri bildu ditu lan berrian. Udazkenarekin batera oholtzan aurkeztuko ditu, baina lehenago ere hedabideei  tartetxo bat eskainiko die lan honetaz berba egiteko. Gurean ere […]

«Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost, zazpi?», dio Benito Lertxundiren garai bateko kanta ezagunak. Denbora dezente igaro da kanta hau Ez Dok Amairu mugimenduaren urteetan agertu zenetik, baina galderak hortxe dirau, euskaldunok zatiturik bizi baikara oraindik. Gure kantagintzak maiz heldu dio lurraldetasunaren gaiari, zatiturik egonagatik ere, herri bat bera garela […]