Udazkenarekin iritsi da Benito Lertxundiren hamaseigarren diskoa Ospakizun gauean, eta lehen aldiz autoprodukziora jo du. Kantaita Enea Records zigiluarekin batera argitaratu ditu kantu berriak. 10 kantu berri bildu ditu lan berrian. Udazkenarekin batera oholtzan aurkeztuko ditu, baina lehenago ere hedabideei tartetxo bat eskainiko die lan honetaz berba egiteko. Gurean ere izan da lan berriaren inguruan berba egiten. “Ospakizun gauean” Diskoko kantu baten titulua da. Ospakizun giza ere bizi disko bakoitza kaleratzeak. Jorge Bucay argentinarraren edo Fernando Pessoaren imaginarioan sartu da, baina baita Jon Maia bertsolariak Ternuatik ekarritako kantu bat ere partekatu nahi izan du. Alos Quartet eta, Imanol Elizasu Lasaren zuzendaritzapean, Zaria Koru Eskola ere lotu zaizkio ospakizun honetan.
Deskargatu hemen.