«Zenbat gera, lau, bat, hiru, bost, zazpi?», dio Benito Lertxundiren garai bateko kanta ezagunak. Denbora dezente igaro da kanta hau Ez Dok Amairu mugimenduaren urteetan agertu zenetik, baina galderak hortxe dirau, euskaldunok zatiturik bizi baikara oraindik. Gure kantagintzak maiz heldu dio lurraldetasunaren gaiari, zatiturik egonagatik ere, herri bat bera garela aldarrikatuz. Kanta hizpide honetan Euskal Herriaren batasunaz ari diren bost kanta dakartzagu gogora.
Deskargatu hemen.