Gazteek zientzia eta teknologia ulertzeko dituzten zailtasunekin abiatu gara Paulo Sarriugarterekin solasean, izan ere, azken PISA txostenaren arabera gure gazteek duten maila akademiko apalak kezka sortu du. Herrialde, hizkuntza eta ikasgai guztietan islatu da emaitzen gainbehera orokor eta kezkagarria, Europa osoan. Besteak beste, matematikan igarri da, fisikan ere bai, ondorioz, […]

Bilboko Euskal Museoak bi urte barru izango duen itxura berria ezagutu dugu. Berrikuntza integralak, museoa osatzen duten eraikinen lotura estetikoa bilatzen du.Bilboko museoak 6.400 metro koadro irabaziko ditu, hura handitzeko behin betiko proiektuaren arabera. Kanpotik itxura uniformea eman nahi diote eraikin multzoari. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210705_euskalMuseoa.mp3 Deskargatu hemen.