Bertsoaren lubakian, beste saio bat dugu airean Bilbo Hiria irratian. Martxoan eta otsailean izandako saio bi eskaini ditugu, aukeraketa diktatorialean: Zornotzako bertso-derbya eta Deustuko jaietako saioa. Hamaika bertsolari (asko ez, 10+1), bi gai-jartzaileren esanetara, bi saio handitan. Deustu eta Zornotza bertsoz blaitu ziren otsailean eta martxoan; ale preziatuenak dituzue entzungai. […]