Beste bertso-bala bat jarri dugu airean Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Gernika bisitatu dugu, Delorean autoan, 2024ko abuztuak 11. Udako jai goxoetan, bertsoen magia! Lurgorrin, San Lorentzotxu jaien aitzakian… Bertso-jaialdia izan zen. Kantuan, laukote handia: Maialen Lujanbio Onintza Enbeita Aitor Etxebarriazarraga Amets Arzallus Biba Lilibertso, GORA festa ! https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241126_potto_gernika_lurgorri_saanlorentzotxu.mp3 Deskargatu […]

Gaurko POTTO irratsaioan Bilbo izan dugu ardatz. Zazpi kaleetako gaztetxea hartu dugu erdigune eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren 2014ko finaleko buruz buruko ale bi opari: Fredi eta Arkaitz, kartzelan. Bilboko 7katu gaztetxearen 17. urteurreneko bertso-jaialdia astindu dugu, aukeraketa diktatorialean. Haizea Telleria gai-jartzailearen aginduetan izan ziren kantuan Miren Amuriza, Oihana Batera, Enare […]