Zorrotzako Txinbotarrak konpartsa izan dugu hizpide Galder Segurolarekin, kidetzaz, ardurez zein transmisioaz jardun dugu eta, noski, bera tartean dabilen Bilbo Kantari ere izan dugu hizpide. Mario Grande txinbotar handia gogoan izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/astenagusia/260828_txinbotarrak.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbo kantari
Gaurko saioan Kantari Aplikazioa ezagutu dugu, Galder Segurola izan da gurean. Kantari Aplikazioak , Bilbo Kantari, Zorrotza Kantari, Plentzia Kantari, Gabon Kantak, Athletic Kantari eta bestelako kantaldietan erabiltzeko euskal abestien liburuxka digitalak biltzen ditu. Bideo karaokeak ere badaude. Kantarik 19000 deskarga lortu ditu, hau da 19000 pertsona desberdinek Kantari app-a […]
