Arriaga Antzokiak “Guridi: Magical Bidaia” ikuskizun propioa estreinatuko du martxoaren 9 eta 10ean. Bina emanaldi emango dituzte egun horietan: 17:00etan lehenengoa eta bigarrena 19:30ean. Antzerkia, zuzeneko musika, dantzariak eta efektu magikoak uztartuko ditu familia osoarentzako den ikuskizun honek. Angel Mirouk idatzi du obraren testua eta berak eta Pako Revueltasek sortu […]

Zergatik kantatzen dugu? Galdera horri erantzuteko eta neska-mutilak dibertitzeko eta musikaren inguruan hazteko helburuarekin, Bilboko Koral Elkarteak “Eskolan kantari” eskola proiektua sustatu du 2016an. Bertan, haurren abesbatzak osatzen ari dira ikastetxe desberdinetan, helburu sozial bati helduta. Bere nortasuna galdu barik komunitatean eta kulturaren arlotik integratzeko gai diren hiritarrak sortze aldera […]