Kazetaritza Feministari buruzko III. Kongresua gaur eta bihar Bilbon

Adierazpen askatasuna eta osasuna izango dituzte hizpide gaur eta bihar Bilboko Bilborocken egingo den Lucia Martínez Odriozola Kazetaritza Feministari buruzko III. Kongresuan. Pikara Magazinak antolatu du eta guztira 120 pertsona baino gehiagok hartuko dute parte hizlarien, aurrez aurreko parte-hartzaileen eta online parte-hartzaileen artean. Eta Bilborock izango da aurrez aurreko hitzorduen egoitza. Antolatzaileen hitzetan, kazetaritzaren sektorea ez da oso kolektiboa eta funtsezkoa iruditzen zaie partekatzeko eta elkarrengandik ikasteko espazioak izatea. Sarrera erostea ezinbestekoa da kongresura joan ahal izateko. Nerea Barjola, Iranzu Varela eta Andrea Momoitio, besteak beste, arituko dira bi egunotan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lan munduko sindikatu nagusiek bat egin dute azaroaren 4ko manifestazioarekin

az. Urr 18 , 2023
Euskaraz lan egiteko eskubidearen alde, lan munduko sindikatu eta eragile nagusiek bat egin dute azaroaren 4an euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia salatzeko Bilbon egingo den manifestazioarekin. Agerraldian izan dira, besteak beste, Pello Igeregi ELA sindikatuko euskara arduraduna, Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorra, Leire Udabe OLATUKOOPeko ordezkaria, Arantza Urrezti Euskal Herriko Pentsiodunen […]

Honekin lotuak