Mushkum taldeak argitaratu berri du bigarren lana “Nire totem animalia” izena du. Juncal Altzugarai, kantaria izan da saioan, Bilborock aretoan zuzenean aurkeztuko dute diskoa Aste Nagusian. Lehen diskoaren ostean, eta hainbat kontzertu eta entseguren ondoren, handitu egin da taldekideen arteko elkar ezagutza. Bigarren disko honetarako ideia argiago bat izan dute soinu propioa sortzeko. Zuzeneko bereziak eskaintzen dituzte, perfomance eta dantzen taularatzea indartzeko. Nire totem animalia lanak soinu indartsuagoa dauka, Denbora diskoak baino izaera definituagoarekin.
Deskargatu hemen.