Joan den hilaren amaieran jaio zen BiziHotsa erresistentzia kutxa. Egungo ofentsiba neoliberalari, koronabirusaren krisiak areagotu duena, erantzuteko sortutako plataforma bat da. Talde feministak, antiarrazistak eta antikapitalistak, emakumeen elkarteak, sindikatuak eta Euskal Herriko sare kooperatiboak batzen dira bertan. Bizihotsak kolektibo ahulei laguntzeko kooperatiba-funtsa izan nahi du, arriskuan daudenen bizitza duintzen ari […]