Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketak (BEST) Bilboko Euskalduna Jauregian izango dira berriz ere urriaren 21ean. BEST ezinbesteko espazioa bihurtu da Bizkaian arte diziplina guztietako emakume sortzaileak batzeko. Aurten, omenaldi berezia eskainiko zaio Eulalia Abaitua argazkilari bizkaitarrari, eta argazkigintzak leku berezia izango du. Bigarren edizio honetako irudi berezia Arrate Etxebarria Hernández diseinatzaile […]