Bilboko Udal Txistulari Bandak 2026-2027 denboraldia aurkeztu du, “Soinu Zaharrak, Begirada Berria” lelopean.

Zortzi kontzertu izango dira guztira, urriaren 7tik apirilaren 14ra bitartean, Euskalduna Jauregian eta Campos Elíseos Antzokian. Bandak txistuaren tradizioa eta gaur egungo sorkuntza uztartuko ditu, eta besteak beste, ahotsa, pianoa, abesbatzak, dantza, zirkua eta musika berriak izango dira programazioan. Lehen kontzertua urriaren 7an izango da, Euskalduna Jauregian, “Iduriak” ikuskizunarekin. Denboraldian zehar, Gabonetako kontzertua, emakume konpositoreen lanari eskainitako “Uharteak” saioa eta haurrentzako kontzertu didaktikoa ere izango dira. Denboraldia apirilaren 14an amaituko da, Campos Elíseos Antzokian, “Ei, Txistulari!” ikuskizunarekin. Bertan, musika, kantua eta dantza elkartuko dira. Kontzertu guztiak arratsaldeko zazpietan hasiko dira, eta informazio osoa Bilbao Musikaren webgunean dago eskuragarri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #420: [Denboraldi amaiera: EBko muga-zerga berriak AliExpressi, AEBetako AAren kontrola, Googleri behin betiko zigorra Androidengatik eta PlayStationeko bideojoko fisikoen amaiera]

az. Ira 30 , 2026
Udako oporretara joan aurretik, albiste polemiko batzuk dakarzkigu. Lehenik eta behin, AliExpress bezalako plataformetatik datozen pakete merkeen urrezko aroaren amaiera aztertu dugu. Izan ere, 150 eurotik beherako produktuetarako Europako muga-zerga berria indarrean sartu da. Neurriak tokiko merkataritza babestea eta txatarra teknologikoaren kontsumo konpultsiboa geldiaraztea du helburu. Ondoren, adimen artifizialaren sektoreko […]
420

Honekin lotuak