Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileen ordezkariek euskararen aurkako azken epai judizialak salatzeko eta ehunka lanpostu publiko arriskuan jartzea onartuko ez dutela adierazteko agerraldia egin dute Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean. Lanpostu guztietan euskarazko gutxieneko ezagutzak bermatzea eskatu dute, izan ere, haien hitzetan, horrela bakarri bermatuko da euskaldunek euskarazko zerbitzua jaso […]

Gernikako Lugorri Eguneko Zentroaren pribatizazioarekin, eta Gallartako Laguntza Zentroak hirugarren adineko 64 egoiliarri eskaintzen zien plazen itxierarekin, berriro ere, zerbitzu publikoen murrizketa baten aurrean kokatzen direla azaldu dute GUFEko (Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko) komiteko sindikatuek, bereziki, adinekoentzako zerbitzua murrizten duena. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201215_Zerbitzu%20publikoak.mp3 Deskargatu hemen.

Super-surraren Bolintxuko luzapenaren aurkako kanpainaren aurkezpena egin zuen Ampliación Super-sur EZ plataformak joan den ostegunean. Bertan, plataformak Super-surraren aurkako proiektuaren hirugarren fasea aurkeztu eta“El Ultimo valle”, Urko Olazabalen dokumentalaren emanaldia egin zuen. Plataforma honetan Super-surraren aurka dauden hainbat mugimendu daude; horietako bat da Ekologistak Martxan. Bertako kide bat izan dugu […]

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak “berrikuntzarako ekosistema” bat ezarriko dutela BBVAk Bilbo erdialdean duen eraikinean. Bizkaiko Batzar Nagusien politika orokorreko eztabaidan eman du proiektuaren berri. Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, Nagusi Intelligence Center sortuko dela iragarri du; zentro honetan biztanleriaren zahartzearen erronka […]

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Mugarik gabeko aniztasuna gida’ aurkeztu dute gaur goizean. Hezitzaileentzako sortutako gida bildumaren bigarren ale honek helburu bikoitza du; batetik aniztasun funtzionalaren gaia gizarteratzea eta bestetik aisialdian dabiltzan hezitzaileentzako erreferentziazko euskarria izatea. Aurreiritzia albo batera utzita diskurtso berria jasotzen da gidan. Aniztasun funtzionalaz hitz […]