Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileen ordezkariek euskararen aurkako azken epai judizialak salatzeko eta ehunka lanpostu publiko arriskuan jartzea onartuko ez dutela adierazteko agerraldia egin dute Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean. Lanpostu guztietan euskarazko gutxieneko ezagutzak bermatzea eskatu dute, izan ere, haien hitzetan, horrela bakarri bermatuko da euskaldunek euskarazko zerbitzua jaso ahal izatea. Indar politikoei euskararen lege berri bat eta Administrazioa euskalduntzeko hizkuntza politka berri bat eskatu diete.
Deskargatu hemen.