BBVA dorrea Ekintzailetzako Nazioarteko Zentroa bilakatuko dela iragarri du Unai Rementeriak

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak “berrikuntzarako ekosistema” bat ezarriko dutela BBVAk Bilbo erdialdean duen eraikinean. Bizkaiko Batzar Nagusien politika orokorreko eztabaidan eman du proiektuaren berri. Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Unai Rementeriak, Nagusi Intelligence Center sortuko dela iragarri du; zentro honetan biztanleriaren zahartzearen erronka jarduera eta enplegu sektore berria garatzeko aukera  bihurtuko da, Silver Economy,  adineko pertsonen beharrizanei erantzuna emateko. Proiektua Aldundia eta Udalak sustatuta dago eta aurrera jarraitzen du eta urriaren amaierarako prest egongo da bi erakundeen arteko lankidetza-akordioa. Urtarrilean sektorean esperientzia duen nazioarteko agente bat kontratatzeko lehiaketaren deialdia egingo da, zentroa dinamizatzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Dietak eta bizi estiloa On ekin nutrizioko lagunekin aztertu ditugu

ar. Ira 25 , 2018
Bueltan gara eta osasun kontuak berriro ere hizpide izango ditugu  Bilbo Hiria irratian, nutrizioa ardatz izango dugu hamabostean behin, horretara On ekin nutrizioko lagunak izango ditugu bide lagun. Gaurkoan denboraldiko lehenengo saioa izanik, dietak izango ditugu mintzagai. Udako oporretatik bueltan ziurrenik askoren buruan hitz hori ibili da bueltan Dietak. Dieta […]

Honekin lotuak