Aste honetarako deitutako bost greba egunetako lehena izan da Bizkaiko metalgintza sektorean, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Horien arabera, grebaren jarraipena % 85ekoa izaten ari da. Gaurkoan metaleko langileek Bilbon egin dute protesta eguerdian. Gainera, pentsionistek bat egin dute metaleko langileekin, pentsiodunak udaletxearen aurrean kontzentratu dira, eta Areatzatik joan […]

LAB sindikatuko industria arloko ordezkari Iratxe Azkuek azaldu digunez, lan hitzarmen duin bat lortu arte borrokan jarraituko dute Bizkaiko metalgintzako langileek. Oraingoan, manifestazioa deitu dute larunbatean Euskadi plazatik, goizeko 12:00etan. Aurreko astean izandako bileretan, patronalak esan zuen genero berdintasunaren eta lan osasunaren inguruko neurriak proposatu zizkiela sindikatuei, beste soldata igoera […]