LAB sindikatuko industria arloko ordezkari Iratxe Azkuek azaldu digunez, lan hitzarmen duin bat lortu arte borrokan jarraituko dute Bizkaiko metalgintzako langileek. Oraingoan, manifestazioa deitu dute larunbatean Euskadi plazatik, goizeko 12:00etan. Aurreko astean izandako bileretan, patronalak esan zuen genero berdintasunaren eta lan osasunaren inguruko neurriak proposatu zizkiela sindikatuei, beste soldata igoera bat proposatzeaz gain. Astelehenean bilduko dira sindikatuak patronalarekin. Bizkaiko metaleko gatazkak eragin handia dauka Bizkaian. Sektoreko azken ituna 2011n iraungi zen, eta orduz geroztik daude hitzarmenik gabe.
Deskargatu hemen.