Pentsionistek eta metaleko langileek bat egin dute mobilizazioetan

Aste honetarako deitutako bost greba egunetako lehena izan da Bizkaiko metalgintza sektorean, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Horien arabera, grebaren jarraipena % 85ekoa izaten ari da.

Gaurkoan metaleko langileek Bilbon egin dute protesta eguerdian. Gainera, pentsionistek bat egin dute metaleko langileekin, pentsiodunak udaletxearen aurrean kontzentratu dira, eta Areatzatik joan dira gero metaleko langileekin Arriaga plazan bat egiteko, Jon Fanok hartu du hitza, gogora ekarri du pentsionistak 88 astelehen daramatzatela udaletxe aurrean protestan, ia bi urteko borrokan, pentsio publikoen alde, IPCarena hainako igoera eta gutxienez 1080euroko pentsioa eskatzen. Bestalde, 50.000 langiletik gora daude grebara deituta Bizkaiko metalgintzan. Iragan maiatzean gatazka hasi zenetik, seigarren lanuztea da gaurkoa. Aurrez, beste bost greba egun izan zituzten maiatzean eta ekainean.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zinemaldian erakutsitako zazpi film Bilbon ikusi ahal izango dira

al. Ira 30 , 2019
Gaurtik igandera, urriaren 6ra, Azkuna Zentroak atzo Donostian amaitutako Jaialdiaren film aukera-sorta bat hartuko du. Proiektatuko diren filmen artean, edizio honetan saritutako bi daude: José Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregiren La trinchera infinita filma, zuzendaritzarik onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu duena; eta Ken Loach zuzendari txalotuaren Sorry we Missed […]

Honekin lotuak