Gaurkoan botiken inguruko hausnarketak ekarri dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Kortikoideen inguruko aurreiritzien inguruan mintzatu zaigu. Fisioterapian ez da inolako botikarik erabiltzen; hala ere, jendeak askotan eskatzen du farmakoei buruzko aholkua eta, nahiz eta erantzuna beti berdina den (hori ez dela fisioterapeuten arloa eta galdetzeko medikuari), batzuetan arduratuta geratzen gara jendearen […]

Farmakoek eta ultramore iragazkiek arrainetan zenbaterainoko presentzia duten aztertu dute UPV/EHUko Kimika Analitikoa Saileko ikertzaileek. Uretara batere ardurarik gabe botatzen diren antidepresiboez, antibiotikoez eta eguzki kremez ari gara, besteak beste. Halaber, kutsatzaile horiek arrainen ehunetan eta jariakinetan nola metatzen diren, nola eraldatzen diren eta maila molekularrean zer eragin duten aztertu […]

Botikak ahotik hartzen ditugunean, hainbat bide partekatzen dituzte horiek elikagaiekin haiek digeritzean, askatzean, xurgatzean, metabolizatzean, banatzean eta kanporatzean. Beraz, euren arten interakzioak sor daitezke, eta horiek eragina izan dezakete botikaren eraginkortasunean zein gaixoen nutrizio-egoeran. Horrela, ezinbestekoa egiten da jakitea janariarekin lotuta botikak behar bezala nola hartu behar diren. Guzti horiek […]