Bertsoa eta Gaztetxea, biko santua. Herriaren zuztarreko guneak konkistatzea da gakoa, eta gaurkoan Gaztetxeak bisitatuko ditugu: Danontzat Gaztetxea eta Zazpi katu gaztetxea. Plentzia eta Bilbo, 2025eko abendua eta 2024ko aspaldiko saioa. Bertsolari gazteak eta ez hain gazteak On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260205_potto_gestetxeroa.mp3 Deskargatu hemen.
Danontzat Gaztetxea
Bertsolaritzaren esentzia, bertso-bazkari eta -afarietan omen. Eta ideia horri segika, barikuan, Plentziako Gaztetxean antolatutako bertso-afarira joan ginen, grabagailua martxan jarri eta botatako bertsoak lapurtu genituen. Fredi Paia eta Alaia Martinek girotutako saioan, librean aritu ziren bertsolariak kantuan, oso librean aritu ere! Afalosteko saioa ekarri dugu gaurko POTTO saiora; on egin […]
