Bertsolaritzaren esentzia, bertso-bazkari eta -afarietan omen. Eta ideia horri segika, barikuan, Plentziako Gaztetxean antolatutako bertso-afarira joan ginen, grabagailua martxan jarri eta botatako bertsoak lapurtu genituen.
Fredi Paia eta Alaia Martinek girotutako saioan, librean aritu ziren bertsolariak kantuan, oso librean aritu ere!
Afalosteko saioa ekarri dugu gaurko POTTO saiora; on egin eta gozatu!
Aste honetako saioan azken boladan Euskal Herriko agertu diren ahots eta lan inspiratuenak bilduko ditugu, Napoka Iria, Izaro eta Aguxtin Alkhaten eskutik, baina saio honetako ibilbidea ez da hemen amaitzen, oraindik ere entzun ahal izango dugu Childish Gambinoren soul dantzagarria eta Charles Bradleyren Motwon beltzena. On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170125musibla-003.mp3 Deskargatu hemen.