Donostiako Zinemaldiaren sekzio ofizialean eskaini ondoren, egunotan estreinatzen da zine aretoetan Telmo Esnalek zuzendu duen Dantza filma. Dantzaren bidez bizitzaren ziklo bat izan daitekeen istorio bat kontatzen du pelikulak. Juan Antonio Urbeltzek euskal dantzarekin landutako mundu sinbolikoan oinarritzen da istorio hori. Koldobika Jauregi artista plastikoa arduratu da jantzi eta atrezzoen […]