Suitzako Davos herrian urtero bildu ohi dira aspaldion, Munduko Ekonomia Foroa izeneko bilkuran, azken urteotako globalizazioaren eta neoliberalismoaren sustatzaile eta onuradun kapitalistak. Globalizazioaren “azelerazio handiaren” aroa dei genezake azken 30 urteotakoa, erregai fosilen kontsumoaren igoera etengabean oinarritua, Internetek ekarri duen globalizazio kulturalean izan du bere emaitzarik behinena, eta plataforma kapitalismoak […]