HAUXE GURE LURRA: Davoseko gizonaren gainbehera

Suitzako Davos herrian urtero bildu ohi dira aspaldion, Munduko Ekonomia Foroa izeneko bilkuran, azken urteotako globalizazioaren eta neoliberalismoaren sustatzaile eta onuradun kapitalistak. Globalizazioaren “azelerazio handiaren” aroa dei genezake azken 30 urteotakoa, erregai fosilen kontsumoaren igoera etengabean oinarritua, Internetek ekarri duen globalizazio kulturalean izan du bere emaitzarik behinena, eta plataforma kapitalismoak ekarri digun kontsumismoranzko mutazio antropologikoa (Homo Consumens edo Consumericus). Indar globalista esanguratsuena da Davos, gizon aberats batek beste gizon aberats eta boteretsu batzuk, hala izan nahi duten beste batzuek inguratuta. Davosez gain, badira aberastasunetik eta botere ekonomiko zein politikotik gizateriaren baitan lehentasunak, kategorizazioak eta funtzioak definitu nahi dituzten eliteak eta think-tank-ak: Bilderberg, Trilateral Commission, Erromako Kluba…  Herritarren ordezkaritza demokratiko zuzenak baino, Korporazio multinazionalen, gobernuen eta lobby-en koalizio batek gobernatutako mundu globalizatu bat proposatzen digute.

Harreman sare elitista eta foro globalista horien emaitza, orain arte, pobrezia maila larrienak apaldu diren baina ezberdinkeriak eta masa apalaren eta hiperaberatsen arteko amildegia inoiz baino handiagoa bihurtu den gizarte globala izan da. Duela bi urte, pandemia baliatuta, The Great Reset edo reseteo handiaren aukera ikusi zuten Schwab-ek eta bere lagunek, Baina, globalisten estrategiak gorabehera, mundu multipolarra sortzen ari den honetan, hondamendi ekologikoaren atarian eta energiarengatiko gerrak areagotzen ari diren honetan, desglobalizazioaren garaia heldu dela diote gero eta ahots gehiagok.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Doinuele euskara hutsezko plazen sarea aurkeztu dute

az. Mar 15 , 2023
Azkoitia, Baztan, Galdakao, Hernani, Lazkao, Sara, Zarautz eta Ziburu herrietako literatura eta disko azokak saretu eta Doinuele aurkeztu dute. Zortzi herri eta hautu bat: euskara hutsezko azokak eta plazak antolatzea euskal literatura eta musikagintza sustatzeko. Euskara ardatz duten ekimenak dira. Xabi Hernaniko liburu eta disko azokatik eta Itziar Literaturiatik gurean […]

Honekin lotuak