DDT banaketak 30 urte bete ditu eta hori ospatzeko larunbatean Bilbo Zaharrean festa antolatu du. 1989an hasi zuen ibilbidea eta urte guztia hauetan banaketa egiteaz gain ekoizleak izan dira, hamaika liburu, disko eta fanzine editatu dituzte. Musika, liburuak, fanzineak eta bilgunea da DDT. Txapu izan dugu gurean. Azken 30 urtetan […]

Bilbo Hiria Irratiaren 20. urteurrenean disko berezia egin nahi izan dugu, Josu Zabala lankidearen gidaritzapean. Bikoteka antolaturik, euskal sortzaileek beren kantuan bertsio berriak eskaintzen dizkigute bertan. Gure buruari gorazarre eginez, gaurko urrezko kantua guztion artean ekoitzi dugun Gora gu eta gutarrak aukeratu dugu. Ane Zabala (gure boss), Josu Zabala eta […]

Travellin’ Brothers taldeak One Day In Norway izeneko diskoa aurkeztu du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Euren zazpigarrena egiten duen diskoa argitaratu du Leioako seikoteak eta, izenak dioen moduan Norvegian grabatu dute, egun bakar batean: Loiutik hegazkinez irten, Oslora heldu, furgoneta hartuta Notodden herrira heldu, bertan jaialdi batean jo eta, han bertan […]

Autoekoizleekin mintzatu ostean, Taupaka elkartearen erakusmahaira hurbildu gara eta bertan Josu Bergara topatu dugu bere diskoak saltzen. Berriena, Kanta txikien indarra izenekoa, zuzenean Kafe Antzokian grabatutako kontzertua da. Autoekoizpen lana egiten du ia osoki berak, eta Taupaka elkartearekin argitaratzeko arrazoiak eman dizkigu. Ondoren, Gorka Chamorrok Taupakaren filosofia eta jarduna azaldu […]