Ziburuko 5. Euskal liburu eta disko azoka egingo dute, eta Ladix Arrosagarai antolatzaileetako batekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bere hitzetan, azokaren helburua berbera izaten jarraitzen du: Ziburuko azoka euskara hutsez betetzea. Txikitik hasi ziren arren, karpa handitu dutela kontatu digu pozik. Arrosagarairen ustez, egun osoko plana da azokarena eta liburu eta diskoak ikusi-erosteaz gain, kontzertuez, aurkezpenez eta tailerrez gozateko aukera izango da. Goizeko 10:00eta irekiko ditu ateak azokak, eguerdi aldean bazkaltzeko geldiunetxo bat egingo dute, eta arratsaldeko 19:00ak arte irekiko dute berriro ere.
Deskargatu hemen.

