SOINUGELA: Bilbo Hiria irratiaren urteurrena, Glen Campbell, Berri Txarrak

Bilbo Hiria Irratiaren 20. urteurrenean disko berezia egin nahi izan dugu, Josu Zabala lankidearen gidaritzapean. Bikoteka antolaturik, euskal sortzaileek beren kantuan bertsio berriak eskaintzen dizkigute bertan. Gure buruari gorazarre eginez, gaurko urrezko kantua guztion artean ekoitzi dugun Gora gu eta gutarrak aukeratu dugu. Ane Zabala (gure boss), Josu Zabala eta Anje Duhalderekin egin dugu berba saio honetarako. Bildumako beste zazpi kantuak ere entzun ditugu:

  • Ama Euskal Herria (A. Duhalde eta Aire ahizpak)
  • Egun argian (Mikel Urdangarin eta Izaro)
  • Ez da posible (Ruper Ordorika, Rory McLeod)
  • Hondarretik Ondarroara (Zea Mays eta Cris Lizarraga)
  • Sutan nago (Txuma, Petti, Rafa Rueda)
  • Soluzioa (Hedoi Etxarte, Maisha MC)
  • E, lagun (PiLT, J.P. Lohian)

 

Berri Txarrak taldeak grabaketa berria izango du prest azaroaren amaierarako. Bill Stevensonekin grabatu dute AEBetan, eta Infrasoinuak izeneko singlea entzun dugu.

Abuztuaren 8an hil zen Glen Campbell, country musika abeslari eta gitarra jole bikaina. Arkansaseko baserri batetik Los Angelesera joan zen eta 1967tik aurrera izarra bihurtu zen. Guk hiru kantu aukeratu ditugu: Gentle on my mind (1967), By The Time I Get To Phoenix (1967) eta Wichita Lineman (1968).

60ko hamarkadan Kraut Rock alemaniakoa zabaldu zen Europan. Can taldea izan zen mugimendu horretako erreferentzia nagusia. Irailaren 5ean hil zen Holger Czukay prusiarra. Bera izan zen Can taldeko burua. Guk Future Days kantu famatua entzun dugu. Amon Düüll II izan zen ospea lortutako beste talde alemaniar bat, rock sikodelikoaren esparruan. Guk Fly United kantua entzun dugu.

Mavis Staples gospel kantariari omenaldia egin zioten 2014an hainbat kantarik. Zuzeneko grabaketa horretatik Heavy Makes You Happy (Keb’ M0′) eta Respect Yourself (Mavis Staples eta Aaron Neville) entzun ditugu.

 

Deskargatu saioa osorik hemen.

Entzun Gu eta gutarrak abestiaren bertsioa, Bilbo Hiria irratiko lagunen ahotik:

Deskargatu abestia hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbo Hiria irratiak 20. urteurren festa ospatu eta diskoa aurkeztuko du gaur Kafe Antzokian

ar. Urr 31 , 2017
Bilbo Hiria irratiak hogei urte betetzen ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa osatzeko erabakia hartu genuen, eta gaur aurkeztuko dugu jendaurrean, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian. Diskoan beste hainbaten artean esku hartu duten Zea Mays, Petti eta Anje Duhalde izango ditugu zuzenean gurekin. Diskoa […]

Honekin lotuak