IBAIZABAL: Travellin Brothers taldeak “One day in Norway” diskoa aurkeztu du

Travellin’ Brothers taldeak One Day In Norway izeneko diskoa aurkeztu du gaur Bilboko Kafe Antzokian. Euren zazpigarrena egiten duen diskoa argitaratu du Leioako seikoteak eta, izenak dioen moduan Norvegian grabatu dute, egun bakar batean: Loiutik hegazkinez irten, Oslora heldu, furgoneta hartuta Notodden herrira heldu, bertan jaialdi batean jo eta, han bertan dagoen blues museoan diskoa zortzi ordutan grabatu dute, ondoren Bilbora bueltatzeko. DVD batekin dator diskoa, grabaketa prozesua jasotzen duen dokumentala dakarrena. Alain Sancho taldekideak diskoaren eta aurreko biraren inguruko xehetasunak kontatu dizkigu ondoko elkarrizketan (musika zuzeneko soinua da, ez diskokoa).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Iñaki Larrañaga: "Gero eta zailagoa da Erdoganekiko kritikoa den kazetaritza egitea Turkian"

az. Ots 3 , 2016
Turkian egon berri da Iñaki Larrañaga kazetaria, Anakoz Amenabarrekin. Prentsa askatasunaren egoera aztertu dute bertan, Erdoganen gobernuak kazetari ugari atxilotu eta hedabideak itxi baititu azkenaldion. Hauteskundeak erabateko gehiengoarekin irabazi izanak eman dion indarrarekin ari da Erdogan askatasunak estutzen, turkiarrentzat eta, are gehiago kurduentzat. Larrañagaren esanetan, “Edozein txorakeriagatik Erdogan iraintzea leporatzen […]

Honekin lotuak