Azkena Josu Jon Imazen kasua da, Repsol konpainiako botere exekutiboak bereganatu dituelako. Afera ez da berria espainiar estatuan (Felipe Gonzalez, Aznar, De Guindos…) ezta gurean ere: horra hor EAJk sektore energetikoan (Repsol, Iberdrola..) duen ordezkaritza. Iñaki Barcenak honetaz eta hauteskundeetan gai ekologikoek (frackinga, zaborrak, Garoña..) duten garrantziaz hitz egin du […]
ekologia
Pasa den astean Manuel Delgado antropologoak hitzaldia eman zuen Donostian, bertako Donostia 2016 ekimenari eta Juan Karlos Izagirreren udal gobernuari buruz. Delgadoren ustez, horren atzean marketing asko dago, eta honi lotuta turismoa, negozioak eta datuak. Gaurkoan, Josu Larrinagak aipatutakoa komentatzeaz gain, gehiago kontatu digu jaialdi handien inguruan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150427solasjosularrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Europar Batasunak hala aginduta, Eusko Jaurlaritza baso-politika ari da aldatzen, 2020rako Europak eskatzen duen Biomasa kopurua lortzeko. Horrekin batera, Bizkaiko EHNEko Iñaki Vigiolak hainbat galdera eta erantzun bota ditu, oraindik oso informazio urria dutela gaineratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150414solasinakivigilio.mp3 Deskargatu hemen
Abiadura Handiko Trenaren egitasmoarentzat ez dira berri onak frantziar estatutik datozenak: Madrildik, Europatik… Gero eta jende gehiagok zalantzan jartzen du, besteak beste, Euskal “Y” egitasmoa. Josu Larrinagak azken bolada honetako berri horiek aztertu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150413solaslarrinaga.mp3 Deskargatu hemen
Nahiz eta baimen batzuk bertan behera geratu, bi berriuagertu dira azken egunotan: alde batetik Burgosen, Ordunte urtegitik gertu, zundaketak egiten hasi nahi dituzte. Bestetik EAEn Eusko Jaurlaritzak bi egitasmoren berri eman du. Eta bien bitartean, 100.000 sinadura baino gehiago duen egitasmoa geldiarazita dute Gasteizko Parlamentuan, Josu Larrinagak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150316solaslarrinaga.mp3 […]
Pasa den astean Germá Bel eta David Hoyos ekonomia irakasleak Gasteizko Legebiltzarrean izan ziren gai horretaz hitz egiteko. Asteazkenean hitzaldia eskaini zuten gai horretxen inguruan, AHT Gelditu ekimenak antolatuta, Bilboko La Bolsa auzo etxean. Labur esanda: aditu hauen arabera Euskal “Y” afamatu hori ez da errentagarria izango. Iñaki Barcenak hori eta […]
1984an Luzamendu edo moratoria nuklearra ordaintzen hasi ginen, 1994an bukatzeko. Baina, argindarrarekin batera aurten ere jarraituko dugu ordaintzen, Iberdola, Endesa, Fenosa eta enparauen etekinak handiagoak izan daitezen, Iñaki Barcenak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150209solasinakibarcena.mp3 Deskargatu hemen
Iñaki Barcenak bi gai desberdin jorratu ditu gaurkoan: alde batetik Kutxabankeko egoera eta etorkizuna Mario Fernandezen dimisioaren ostean. Bestetik, Confebaskek egindako ELA eta LAB sindikatuak legez kanpo uzteko eskaera komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141201solasbarzena.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan, Iñaki Barcenak Aurrekontu horiek aztertu ditu. Foru Aldundian, nahiz eta diru gehiago eduki, ohiko bideari ekingo diote, porlanari. Jaurlaritzan, berriz, 350 miloi euro gastatu nahi dituzte 2015ean AHTren lanetan, jakinda asko falta dela eraikitzeko, eta gero galera handiak izango dituela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solasinaki.mp3 Deskargatu hemen
