Tirabira handiak gainditu ondoren, azkenean Gipuzkoako Foru Aldundiak aipatu Bioaniztasunaren Kontseilua eratu du, natura ordenatzeko asmoarekin. Josu Larrinagak kontatu digunez, horren alde talde ekologistak agertu dira; kontra, aldiz, egurzaleak, ehiztariak eta hainbat “aditu”. Egitasmo berria Europako Natura 2000 Sarearen baitan kokatzen da, eta lan dezente izango dute. Bizkaian ez dago holakorik, eta, Larrinagaren ustez ez du ematen epe ertainera egongo denik.
IBAIZABAL: Gipuzkoako Bioaniztasunaren Kontseilua eratu berri dute

