Bizkaiko zahar-etxeetako langileek manifestazio berri bat egin dute Bilbon. Oraingo honetan ELAko ehunka ordezkariren babesa jaso dute. Lan gatazka 16 hilabete luzatu da eta dagoeneko 210 egun daramatzate greban. Atzo manifestazioan osen aldarrikatu zuten lan-gatazka arrunt baten mugak gainditu dituela protestak, eta begi bistan dagoela gizarte eta genero arloko gatazka […]

Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialariak azken urteetan pentsio sisteman emandako erreformen inguruko hausnarketak ekarri dizkigu. Aurreko astean “ Pentsio publikoak mantendu, gaur eta hemen” jardunaldian jasotako iritziak ekarri dizkigu, bertan ELA, LAB, Pentsionistak martxan eta Mikel de la Fuente adituak esandakoak aztertutakoak azaldu dizkigu. Azken erreformak murriztu nahi dituzten […]

2008an utzi zion Joxe Elorrietak ELAko idazkari nagusi izateari eta neoliberalismoaren hegemonia eta Mendebaldeko sindikalismoaren krisia sakon aztertzeari ekin zion. Orain plaz aratu du  “Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas” liburua Icaria argitaletxearekin. Azken egunetan irakurri ditugu liburuan bildutako hausnarketak, atzo ELA sindikatu egoitzan Txiki Muñoz lagun […]

Aste honetako Argia astekariko azalean Joxe Elorrieta agertzen zaigu, ELAko idazkari ohiari eginiko elkarrizketa nabarmendu du Lander Arbelaitz erredaktoreak. Munduko zortzi pertsona aberatsenek 3.600 milioi pertsona txiroenek beste dutela jakitera eman du Oxfamek. Errealitate horri bete-betean erantzuten dion liburua argitaratu berri du Joxe Elorrietak. Bestetik Miren Odriozola internazionalistari eginiko elkarrizketa […]

Bilboko kale nagusian azken egunetan goiz zein arratsaldez entzun ditugu Bizkaiko zahar etxeetako langileak, kale nagusian diputazioa aurrean. Langileek mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute ostegun honetan, beren aldarrikapenak errespetatu ezean. Langileek lan-baldintza duinak eskatzen dituzte, baita lan karga arintzea ere. Langileek 72 egun daramatzate greban.Akordioa sinatu arte manifestazioei eutsiko dietela […]

Manifestazioa deitu dute gaur goizerako Lab eta Ela sindikatuek.3.000 ordezkari baino gehiago bildu dituzte ELAk eta LABek Lehendakaritzaren aurrean. Gehiengo sindikalak salatu du uda aurretik akordio “antidemokratikoa” egin zutela negoziazio kolektiboaren inguruan Jaurlaritzak, Confebask patronalak, eta CCOO eta UGT sindikatuek. Goizean goiz Hizpidean izan da Txiki Muñoz, haserre agertu da […]

Aste honetako ARGIA astekariak dakarrenari begira jarri gara Lander Arbelaitz erredaktorearekin. Hasteko, Donostia 2016 egitarau oparoaren barruan “Europa bat-batean” izeneko kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketa interesgarria egin berria da. Europan oraindik ahozko bat-batekotasunari eusten dioten herrien ordezkariak izan dira bertan, Sardinia, Kurdistan eta Kataluniakoak, besteak beste. Argiako lagunek elkarrizketa bana egin […]