IBAIZABAL: Joxe Elorrieta ELAko idazkari nagusi ohia eta Miren Odriozola internazionalista (Argia, 2539. zenbakia)

Aste honetako Argia astekariko azalean Joxe Elorrieta agertzen zaigu, ELAko idazkari ohiari eginiko elkarrizketa nabarmendu du Lander Arbelaitz erredaktoreak. Munduko zortzi pertsona aberatsenek 3.600 milioi pertsona txiroenek beste dutela jakitera eman du Oxfamek. Errealitate horri bete-betean erantzuten dion liburua argitaratu berri du Joxe Elorrietak. Bestetik Miren Odriozola internazionalistari eginiko elkarrizketa irakur dezakegu aste honetako Argia astekarian. El Salvadorreko gerran izan zen, gerrillaren ondoan. Bertatik bertara zuzenean bizi izan zituen gerrak dakartzan oinaze, min, heriotza, izu eta beldurra. Bukatzeko, Pello Zubiriak eginiko erreportajea aipatu du Arbelaitzek, Londreseko mezulariek bizi duten prekarietateren ingurukoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: 169.200 langabe Euskal Herrian, Gaindegiaren irakurketa

ol. Urt 27 , 2017
Langabeziaren  datuak aztertuko ditugu, titular handiak irakurri ditugu egun hauetan, azken hiru hilekoan, 14500 langabe zerrendatik atera dira, eta 192.000 daude Euskal Herrian, Gaindegiak kalkulatu duenez, %11,45eko tasa. Imanol Esnaola izan da gurean. Azken hiru hilekoan langabetu gordinek nabarmen egin dute behera INEren arabera, horrek ez du esan nahi lanik […]

Honekin lotuak