Joxe Elorrieta “ Langile klasea neoliberalismoan galtzaile nagusia da”

2008an utzi zion Joxe Elorrietak ELAko idazkari nagusi izateari eta neoliberalismoaren hegemonia eta Mendebaldeko sindikalismoaren krisia sakon aztertzeari ekin zion. Orain plaz aratu du  “Una mirada sindical contracorriente. Clase, territorio y nuevas alianzas” liburua Icaria argitaletxearekin. Azken egunetan irakurri ditugu liburuan bildutako hausnarketak, atzo ELA sindikatu egoitzan Txiki Muñoz lagun zuela liburua aurkeztu zuen. Sindikatu utzita eta jubilatuta denbora gehiago izan du hausnartzeko irakurtzeko eta hori da orain aurkezten dabilena. Liburuarekin argi utzi nahi du liburuarekin badela agenda politiko eta soziala. Neoliberalismoaren bilakaera aztertu du.  1980ko hamarkadan neoliberalismoaren bultzada hasi zenetik gaurdaino gertatutakoaren klabe asko azaleratzen dituelako.Liburuan Maltzagara begira ere jarri da. EAJk ez duelako hara joan nahi eta, hortaz, hara joateko baldintzarik ez dagoelako. Liburuan aliantza sindikalak ere aztertzen ditu  eta aipatzen du, Historia eta kultura desberdineko sindikatuak dira ELA eta LAB  baina bidea honakoa litzateke: bi sindikatu eta estrategia bat.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Joseba Tapia "Larreko eskolatik: trikitixarekin gozatzeko apunteak"

az. Ots 1 , 2017
Gaurkoan  Joseba Tapia bera izan dugu bidelagun, egun musika irakasleek dituzten kezkez jabetuta idatzi du Larreko eskolatik. Trikitixarekin gozatzeko apunteak. Musikari zein musika irakasle gisa aritu den urteetan pilatutako esperientzia bildu du argitalpenean. Musika ez dago bakarrik musika eskolan, etxean dago, herrian, kalean… Bada bestelako eskolarik, eta horien inguruko hausnarketak […]

Honekin lotuak