BERBAZ: Iker Maguregi (LagunCar): autoa (eta gastuak :-) konpartitzen hasi nahi?

Gehienok ondo dakigu, sobera auto daude inguruan, auzoan, etxean, aparkalekuetan (ia miloi bat auto EAEn, etxe asko eta askotan 2 edo gehiago,…),… Eta haietako gehienak denbora gehienean geldirik.
Itzelezko propaganda egon da urtetan, eta ondo barneratuta dugu “premia” hori. Estatusa ere agertzen du askorentzat, nor izatea.
Gastuak, aldiz, itzelak ditu kotxeak (eta haietako %80, finkoak, hau da, autoa mugitu barik ere ordaindu beharrekoak: asegurua, IAT, zergak,…). Ardurak ere bai ugari ematen ditu, gutxien behar izaten dugun unean.
Sozialki eta ingurumenari begiratuta, absurdua da kontua, argi dago, eta kotxe baten jabe izan barik bizitzea erabakitako jendea ugaltzen ari da.
Ba ote dago modu adimentsuagorik eta eraginkorragorik kontu hau manejatzeko? Jabe izan barik ere autoak modu malguan eta puntualki erabiltzeko aukerarik, gastuak partekatuz? Ba al dago autoak konpartitzeko modu zabalik?
Bai, bada, eta horretan ari da azken urteetan LagunCar gure inguruan. Hor eragile Iker Maguregi, eta orain Euskal Herrian sarea zabaltzea helburu.
Tentagarria, baietz?

Erreferentziak:

http://www.laguncar.eus
info@laguncar.eus
Kantak:
Goiza mundu zoriontsuan (Morau eta Agotak)
Heartbeats (José González)

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IREKI GAIOLA: Xa chegaron os galegos! Pincha e coñécenos!

az. Urr 26 , 2016
Ireki Gaiola é o novo proxecto de Galizaleak Kultur Elkartea. Con este novo espazo pretendemos achegarvos un pouco á Galiza real, máis alá de tópicos e folklorismos. Neste primeiro programa saberedes un pouco máis de nós, da nosa asociación e de todos aqueles contidos que ides atopar cada mércores de […]

Honekin lotuak