Duela aste batzuk Berbaroa ekimena ezagutu genuen  Iñigo Retolaza eta Eleder Aurtenetxerekin. Kalitatezko elkarrizketak bultzatzearen asmoarekin, elkarrizketen kulturaz hausnartzeko ekimen berria jarri dute martxan. Apirilaren  I-bilerak lehenengo  urratsak egiten zituen Iparraldean  (Berbarorako i-bilerak, #BiBilerak) . Eragile anitzekin elkartu eta haietako bakoitzak aukeratutako bazterretan gidatutako ibilalditxoetan “i-bilduko” dira proiektua zabaltzen eta bisitakoaren […]

43º 15′ 24” obra (etxekoa ere esaten dio Olatzek, etxean bertan eman zuelako estreinakoz jendartera) plazaratu berritan topatu dugu Bilboko SanFrantzisko auzoko Sarean elkartean. Ukituta urten gendun. Bidaia emozionala bizi izan genuen obran zehar, barrea oparo hasieran hunkidura eta malkoak gero. Familian gertatutako erabili du Olatzek lehengai gisa, 43º 15′ […]

Patxadaz bizi dela ematen du. Guraso gernikarrengandik  gerra ostetxuko Bilbon sortua, mugitua izan da Itziarren bizimodua. Umezaroan (“Erribera kalean sortua eta hantxe bizi gaur egun be”) etxe ondoko Areatza zuen jolastoki. Batxillergoa institutuan, gazte denboran neska-mutilak lagun-taldean (antzerkia, mendi-taldea,…) eta giro sozio-politikoa pil-pilean. 60ko hamarkada bukaeran, zuzenbide ikasketei ekin Deustuan […]

Gaurko saioan  Berbaroa ekimena ezagutu dugu Iñigo Retolaza eta Eleder Aurtenetxerekin. Kalitatezko elkarrizketak bultzatzearen asmoarekin, elkarrizketen kulturaz hausnartzeko ekimen berria jarri dute martxan. Elkarrizketa bi edo pertsona gehiagoren artean ematen den ekintza da, hitz egin eta entzutean datza. Bata besteari eta nork bere buruari, bestearen bitartez. Euskal Herrian bizi dugun egoera […]

Lau urte inguru etxean bueltan dela, bertan birfinkatuta dugu, ia, kanpoan (India, Kolonbia, Bolivia, Nikaragua,..) batetik bestera aholkulari ibili eta gero urtetan, gatazka handietan tartekari. Azken aldian jardun bik erakartzen dute bidenabar: Memorialabek (euskal gizarteko urtetako indarkeriaren memoria osatzen) eta Euskaldunon Topagunearekiko elkarlanak (galder nagusia, zelan zabaldu daiteke euskararen plaza/bilgune/zubi […]

Lur-ama hitza etorri zaigu burura. Behinola Joxanton Artzegaz suertatu ginen eta hark esan zigun, horixe dela modu zuzena kontzeptua adierazteko. Artzerenak dira, hain zuzen, “Gure bazterrak” kantu xume-sakonaren hitzak. Eta kantu hori etorri zaio Javier Petralandari gaurko solasaldikoa ederren laburzeko modu. “Radiestesia y Geobiologia. Práctica de la sensibilidad personal” GEAren […]

Francis Baconen margoak, Mimaia teatroa eta haien txotxongiloak eta Ella Fitzgerald. Probestu nahi izan dugu holako ikusmira zabaleko eta jakinmin handiko lagunagazko solasaldia eta galdetu diogu: zer aipatuko diguzu, oraingo, lehengo, hango edo hemengo, arteaz gozatzeko? Margolaria, txotxongilo taldea eta abeslea aipatu dizkigu Shaktik, une horretan etorri zaiona. Arteak bizi […]

Arkitekturak piztu egiten du Ugaitz. Kafe Antzokian jarri ordurako gora begira, eraikina arretaz aztertzen. Baserriei buruz ikertzen urteak eman ditu. Danimarkan hasi zen jabetzen. Zer egin dezakegu ondareari eusteko gaurko erabilera kontuan hartuz eta modu jasangarrian? Sakon ikertu dute eta gai horiek kontuan hartuta baserriak berregokitzeko eredua osatu dute, teknika […]

Jendea, musika, mugimendua, bizia ditu gogoko. Hegaztia da. Horiek bota dizkigu Estherrek bere burua aurkezteko. Elkarte batzutan ibili eta gero (Txiapasen ere sasoi luze baten) Incyde eratu zuten Fernandok eta Estherrek 2000n. Urteen poderioz kooperatiba bilakatu dira eta 2016an REAS-en sartu dira. ESSKongresuan aurkitu barri dogu eta hantxe lotu irratirako […]

Iturri oparoa eta bihotz-zabala Bego. Bazkalorduan eta jarraian irratian, Donostirako buserantza lagundu dugun arte, etengabe ibili da eman eta eman, ideiak, erreferentziak, kontaktuak,… Berbaz: ´itaunak, erantzunak eta hurrengorako itaun gehiago´. Bai barriro etorriko da. Farapi-Evidentis duela hamarka urte ekindako enpresari buruz hitz egin nahi genuen, euren eredu biziari buruz edo […]