Berbaz: Mirari Bereziartua Arotzena: aldaketan bidelagun

Hezkuntza arloan eta ikastolen mugimenduan ibili izan da urte askotan Mirari. Azpeitiarra, etxetik oso atxikia beti euskarari eta abertzaletasuna amarengandik.Hezkuntza sisteman ikasle-irakasle menpekotasun harremana garatzen du gehienetan. Jende esanekoa “produzitzeko”. Eta sistema hori irauli behar dugu. Ze herri burujabe bilakatuko gara, gizakiak eurek burujabe izan ezean?

Mihaly Csikszentmihalyi (Jario/Flow/Fluir) eta Erick Fromm (Miedo a la libertad) askatzaile zaizkio Mirariri. Bai eta “coaching” delakoa. Azken urteetan buru-belarri dabil horretan Mirari.
Bizitzako entrenatzailea da coach-a.  Nahia argitzen lagundu eta norberak jarritako helburuak lortzen lagunduko dio bezeroari coach-ak. Nola egiten duen hori? Ordubeteko saioetan elkartu buruz buru eta, galderen bitartez, bidea argiago ikusten eta egitekoak zehazten dira. Aldika elkartuz gero, emaitza ederrak. Ezina ekinez egina. Eta zailtasunak gainditzeak ematen duen zoriontasuna sari.
Kantak:
Nigarra begian (Amaren alabak)
Ezina ekinez egina (Nafarroa Oinez 90eko kanta)
Erreferentziak:
Coaching Aldaketa
Artikulua: “Hezkuntzan ere, jabe izan edo ez izan, horra esukal kuestioa

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Patxi Baztarrika: “Euskararen normalizazioan oso erraza da atzera egitea, etorkizunari modu proaktibo eta konprometituan begiratu behar diogu"

ol. Aza 11 , 2016
Duela hilabete VI inkesta soziolinguistikoaren datuak jakitera eman zituen Eusko Jaularitzak. Bost urtean behin egiten dute inkesta soziolinguistikoa Euskal Herri osoan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak jakinarazi zituzten. Nafarroako zenbakiak laster ematekoak dituzte eta atzeratuago ari dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan; urtarrilean dira haiek ematekoak. Ikerketa mardula da inkesta […]

Honekin lotuak