“Pandemiaren inguruko gogoeta feministak” liburua kaleratu du Steilas sindikatuko idazkaritza feministak. Pandemiaren inguruan hainbat emakumek dituzten esperientziak biltzen ditu, zaintza arloko, osasuneko, irakaskuntzako eta beste hainbat sektoretako profesionalen testigantzekin, hamabost artikulutan. Hamabost atal horiek gai eta forma askotarikoak dira: batzuek lehen pertsonako bizipenak kontatzen dituzte, eta beste batzuek oinarri teorikoagoak […]