Eman diote hasiera Emakumeak Zientzian egitasmoaren 9. edizioari. Tailerrak, emanaldiak, jolasak eta hitzaldiak daude ekimenaren baitan. Adibidez, otsailaren 13an, Zabalguneko eraikinean “Emakume zientzialariak atzo eta gaur” hitzaldia egongo da. Lau zientzialari izango dira bertan: Maria Navarro Gastiasoro, Alejandra Ruiz, Estefania Abad eta Maibelin Rosales. Bakoitzak iraganeko zientzilari bat omenduko du. […]