Sindikal agendarekin hasi dugu saioa, sindikatu eta herri mugimenduak egindako deialdien errepasoa egin du Ekhi Etxebarriak. Ondoren “Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa”. Lan hori aurrera eraman duen taldearen zuzendaria da Jon Diaz Egurbide, gurean izan dugu.  Ondoren Jon Bernat Zubiriri ekonomialariak lan erreforma aztertu du. Saioaren bukaeran Amaia Lekunberri […]

Gaurko saioan Martxoan Bilbon ospatutako kongresua aztertu dute Endika Alabort Amundrainek eta Jon Bernat Zubiri Reyk. EHUk Nazioarteko Kongresua antolatu zuen Martxoan  Karl Marxen jaiotzaren 200. Urteurrenaren harira, bertan esandakoak izan ditugu hizpide. Bestetik Argia astekariko Maddi Txintxurreta kazetariarekin Aiaraldea ekintzen faktoriaren inguruan mintzatu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2018/lanaren%20ekonomia/180504_Lanaren%20ekonomia%2003.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialarien azken tartea izan da, ikasturte osoan zehar lanaren ekonomia izan dute hizpide. 30 saio egin dituzte. Lana ardatz izan dute. Lanaren ekonomia langileen ikuspegitik jorratutako ekonomia da. Ikuspegi kritikoa izan dute, langileen onurarako beste eredu ekonomikorako bidean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170629_hiz_JonBernat_Endika.mp3 Deskargatu hemen.

Langileen ekonomiari jarduten dugu ostegunetan, ekonomiaren analisiak eginez, egoerak  ulertzeko gakoak emateko batu egiten zaigu Endika Alabort Amundarain ekonomialaria.  Gehiegizko informazioa dagoen honetan sistema ekonomiako eraldatzeko historian eman diren kasuak komentatu dizkigu Endikak, izan ere, praxia edo praktikak dira garrantzitsuak. Langile mugimendua eta berek ekonomia beti aukeren ekoizleak izan dira. […]