2000 urtean jaio zen Kurkuluxetan Elkartea, Zenbat Gara elkartearen babesean. Hasieratik argi izan zuen bere helburua: euskararen erabilera naturala sustatzea haur eta gazteen artean, hezkuntzan eta aisialdian kultur ekimenak eskainiz. Antzerkia, musika, dramatizazioa, film pedagogikoak, disko-dantzak, topaketak… azken 25 urteotan haur eta gazte askoren hezkuntzan eta euskararekiko atxikimenduan eragile aktibo […]
