Erroldarik gabe izaterik ez kanpaina aurrera jarraitzen du eta atzo Eudelekin bildu ziren. Udal guztiei eta EUDEL-i eskatzen diete protokolo bat abian jar dezatela udalerrian bizi diren pertsona guztien erroldatzea bermatzeko, gaur egun indarrean dauden baldintzengatik erroldatzerik ezin baitute.Jokin Rebilla elkarrizketatzeko aukera izan dugu eta hark azaldu dizkigu xehetasun guztiak. […]

“Erroldarik gabe izaterik ez” lelopean hainbat eragilek elkarretaratzea egin dute udaletxe parean. Errolda pertsona guztienta eskatzeaz gain, erroldarik ez duen pertsonak dituen zailtasunak ere zeintzuk diren azaldu dituzte. Jokin Rebilla elkarrizketatzeko aukera izan dugu eta hark azaldu dizkigu gaur egindako elkarretaratzearen nondik norakoak.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231020_erroldarikgabe_izaterikez.mp3 Deskargatu hemen.

 Harresiak apurtuz etorkinen alde lan egiten duten Gobernuz kanpoko erakundeak, Texturas kanpaina jarri dute martxan, gazte atzerritarraz bizi duten egoera ikustarazteko eta salatzeko. Mikel Sarasolak gure artean bizi diren atzerritarrak pairatu behar dutena azaldu digu. Oztopo handienak administrazioarekin izaten dituzte, erroldatzeko edo atzerritarren bulegoaren baimenak berritzeko, horrek ondorio larriak izaten […]